Datorren ekintzak

Merkataritza plangintzarako tailerra

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, enpresa eta ekintzaile berriei zuzendutako merkataritza plangintzarako tailerra jarri dute martxan. Beharren eta helburuen arabera moldatutako estrategia komertziala diseinatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Merkataritza bide ezberdinak ezagutuko dituzte, eta bakoitzaren egokitasunaren inguruko analisia egingo dute.

Korrikaren ibilbidea gure eskualdean (km - non - ordua - nork)

LARUNBATA 21
- Irun:  
    448 - Usategieta, sarreraren parean - 13:11:22 - CAF-LAB Irun

    449 - Mugarria,Moxtoren baserria - 13:16:34 - Irungo CAF lantegiko ELA eta LAB sindikatuak

    450 - Senesarren baserria - 13:19:49 - Elatzeta Ikastetxea

    451 - Tesa lantegia,Assa Bloy - 13:24:22 - Landetxako Auzoa

AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuari alegazioak

AHT gelditu! Elkarlana.- Espainiako Sustapen Ministerioak AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektua informazio publikora atera du eta apirilaren 14ra bitarte jarri du alegazioak aurkezteko epea. Hori dela eta, pertsona eta talde guztiei egitasmo hori zalantzan jartzeko eta geldi dadin exijitzeko prestatu ditugun alegazioak helarazi eta horiek izenpetzeko eskatzen dizuegu (alegazioak atxikita doaz).