Gero arte Peio!
Pasa den larunbatean hogei bat lagun bildu ziren Ospital zaharreko sarrera ondoan dagoen belardian, Moskuko plazari istorio asko oparitu dizkion Peio-ri azken agurra emateko asmoz. Auzotik ezagutzen zuen jendeak modu inprobisatuan antolatutako agurra, merkadiloa zegoen bitartean burutu zen, nola ez! Bezperan sare sozialen bitartez zabaldu bezala, jendea txikitoa eskutan, batzuk bixera buruan eta beste zenbaitek lore sorta bat zutela, topa kolektibo polita egin zen. Tristuraren gainetik, Peiok eskeinitako momentutxoen oroitzapenak direla eta, irrifarrea nagusitu zen bertaratutakoen artean.
- Gehiago irakurriGero arte Peio! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Azken asteko euri-datuak
Aurten hamaika euri jasateko jaioak gara! Eguraldia solasaldi guztietan gai nagusia bihurtu da.
Jarraian Jaizkibel estazio meteorologikoren azken asteko euri-datuak dituzu. Hurrengo solasaldian gaia aipatzerakoan aditu-itxura egiteko:
- Gehiago irakurriAzken asteko euri-datuak -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Gipuzkoako bizikleta bideen Lurralde Plan Sektorialaren behin betiko onarpena
Kalapie.- 1998an KALAPIEk “LehendaBizi” proiektua bultzatu zuenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan bizikleta bideen sare bat sortzearren, sare hau errealitate bihurtzeko gogor lan egin dugu. Egindako lanari esker, Aldundiak “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Plana” idaztea agindu zuen, eta planaren prestakuntza 2002an amaitu zen.
AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea
Mugitu!.- Mugitu! Mugimenduak, “Lurraren alde, mugitu eta eragin!” lelopean, AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea antolatu du uztailaren 25etik abuztuaren 1era. Altsasutik uztailaren 25ean goizez abiatuko da eta astebeteko itzulian hainbat herri eta eskualde zeharkatuko ditu ekintza desberdinak antolatuz: Urbina, Legutio, Aramaio, Angiozar, Urretxu, Beasain, Zerain, Legorreta, Tolosa, Andoain, Zubieta, Zarautz, Hernani, Lezo, Irun, Orereta eta beste hainbat herritatik igaroko da Donostian amaitzeko. Irun-en 30ean uztailetik arratsaldean iritsiko da eta 31 irtengo da goizean.
- Gehiago irakurriAHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Atzoko kontzentrazioko TAS-eko komunikatua

Txingudi Antisexista.- Tamalez gaurkoan ere hemen elkarikusi behar dugu. Gainera gertu eta bereziki mingarria suertzatzen zaigun kasu batekin. Lehenik eta behin, eraso-erasoak pairatu dituen familiari gure elkartasuna helarazi nahi diogu. Elkartasuna irauli eta horrelako kasuak berriz ez gertatzeko neurriak hartu behar direla esan nahi dugu.
- Gehiago irakurriAtzoko kontzentrazioko TAS-eko komunikatua -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
