Datorren ekintzak

Oso garrantzitsua da Irun unibertsitate-hiria izatea, baina zein izango da horren prezioa?

fotoSí se puede Irun.- Aurreko astean, Palmera Monteron egiten ari diren “Zentro Zibikoaren” zati bati emango zaion erabilera jakinarazi zen; izan ere, Mondragon Unibertsitateak hirigintza eta herri-lanen bulegoari eta Bidasoa Bizirik erakundearen bulegoari emango zitzaien lekua erabiliko du.

Irungo La Sallen, 1970eko hamarkadan, abusuak ikasleen kontra ('Spotlight' hemen, gaur)

Berria egunkaritik ateratako artikulua.- Spotlight filmaren eszena batean, protagonistak, Boston Globe egunkariko ikerketa saileko kazetari beterano batek, galdetzen dio ikaskide ohiari ea ze kirola egiten zuen berak, institutu garaian. «Beisboleko taldean nintzen», erantzuten dio lagunak. «Ni errugbian aritzen nintzen. Hockey taldea Anaia Talbotek zuzentzen zuen.

Oreretako 3 atxilotuak askatu!

Garai gogorrak bizi ditugu. Kapitalismo heteropatriarkarra bere azken urteetako ofentsibarik gordinena egiten ari da. Astero ditugu eraso eta erailketak lantokietan, astero, eraso eta erailketa matxistak. Astero, identifikazioak, gaztetxeen itxierak, espetxeetara bixitan doazen lagunen istripuak Espainiar eta Frantziako errepideetan...