URGENTE: Datorren astean Siriako azken bonbardaketen eraginez desplazatuentzat premiazko bilketa egingo da
Datorren astean Hondarribia-Katsikasek premiazko bilketa egingo du, Siriako azken bonbardaketen eraginez desplazatuentzat. Materiala iritsiko dela bermatuta dago eta, premia eta epeak kontuak izanik, kanpaina oso azkarra eta zehatza izango da.
NOIZ: Urtarrilak 31, Otsailak 1 eta 2. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00.
NON: Puntaleko eskola zaharrean (Molla etorbidea, 1)
JASOKO DA:

Irungo Inauterietan edukiko ditu Kemen Dantza Taldeak 2018 urteko lehen hitzorduak. Otsailaren 3an Kauteretan parte hartu zuen. Otsailaren 10ean, Euskal herri Inauteria plazaratuko dute Kemen-en harrobi den Adaxka Dantza Taldeko haurrek. Otsailaren 10ean, Puska Biltzea egingo du helduen taldeak, Olaberria auzoko baserrietan zehar.
hartuhitzairun.- Alaitasuna, poztasuna, jai giroa eta irribarre asko Irungo erdigunean ikusteko aukera egon zen larunbatean. Zoragarria izan zen larunbatean sortu zen giroa, eta dena irundarrei esker. 
Irungo Herri Kontsultaren galdera eratzeko prozesu parte hartzailea gaur hasten da. Prozesua azaladuko duen bideoaren sareetara igotzearekin eta irundarren parte hartzea eskatzeko gonbidatarekin hasten da. Irungo herriak apirilaren 28rarte epea izango du bakoitzaren galdera aproposena edo 2018ko azaroaren 18an egingo den galderak izan behar dituen ezaugarriak bidaltzeko.