
Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Gure Xake Eskolako txapelketak, Lichessen, eta aurrez aurre: San Joseko SUB2200 txapelketa, Gasteizen, Martintxoko lagunek antolatua, eta Euskal Herriko LIgaren 1. fasearen hasiera, sentsazio onekin, Gros A faboritoaren aurkako norgehiagokan 3-1 galdu arren.
Artiako Lagunak.-Irungo Udalak “Udaberria” izeneko zuhaitza Bienabe Artiako lizarretako bat moztu du, goizeko lehen orduan.
Nahiz eta Artia auzoko bizilagunek behin eta berriz Bienabe Artiako aparkalekua handitzeko obran lizarrak ez mozteko eskatu, lrungo Udalak moztu egin du herritarrek "Udaberria" izenez bataiatu duten lizar helduetako bat.
Kolonbiako hainbat erakunde antimilitaristen nazioarteko deiari erantzunez (giza eskubideen defentsa eta bizitzaren aldeko borrokak), elkarretaratze bat egin zen San Juan Plazan, Kolonbiako komunitateak antolatuta, gure hirian, sarraskiaren amaiera eta giza eskubideen eta askatasunen urraketa eskatzeko.

Sanmartzialak Alarderik gabe berriz ere
Alarde Publikoko Junta.- Duela urtebete Alarde Parekideren Batzorde honek, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, Alardea ez antolatzeko erabakia jakinarazi zuen. Ez genuen aurreikusten urtebete eta gero, erabaki bera hartu beharko genukenik, Alardea egiteko baldintzak ematen ez direlako.