Datorren ekintzak

Zer itxoiten ari gara?!

Foto: ACE HendayeJoan den larunbatean, Harri Xabaletako auzo elkarte gisa, ziluetak, lore koro eta sortak kokatu ditugu karrikako toki desberdinetan , auzo huntatik ibiltzen diren oinezkoak eta txirrindulariak egunero pairatzen duten arriskua irudikatzeko , bai autoen abiadura handiarengatik, bai zebra bide eskasa ala gaizki egokituengatik, bai jadanik biziki hertsiak diren espaloi gainean aparkatzen diren autoengatik.

[Bideo] Geltokitik Martindozenerako bidearen seinaleztatzea

Colocación del panel de información en la Estación de IrunIrungo Udalak otsailak 22ko udalbatzan Harrera Sareak eginiko eskakizunei (tartean Martindozenearako bidearen seinaleztapena) erantzuna ematea adostu bazuen ere, oraindik ez da Martindozenearako bidea ikusgarri egiteko inolako nurririk hartu. Ez du inolako zentzurik bitarteko bat erabiltzaileentzako ezkutaturik mantentzeak.

"Gure asmoa ere bada “Km0” kontsumoaren inguruko hausnarketa, zein sentsibilizazio ariketa bat egitea"

Presentación KM0 en la comarca del Txingudi, Irun-HondarribiaLehenik eta behin, eta oraindik ez dakitenentzako, zer da “Bidasoa Km0”?

“Bidasoa Km0” bertako jantoki kolektiboak bertako produktuekin ornitzeko proiektua da. Asmoa da Irun eta Hondarribiko eskoletako, edota zahar etxeetako, edo bestelako jantokietan produktu lokala geroz eta gehiago kontsumitzea. Gure eskualde inguruko ekoizleen zerrenda bat osatu dugu, barazkietatik hasi, eta arroz edo pasta ekoizleetara arte. Zerrenda hau da jantokietan aurkezten duguna. Produktu lokal, ekologiko eta bidezkoak dira eskaintzen ditugunak. Hitz gutxitan, kontsumo arduratsurako aukera bat irekitzen diegu gure eskualdeko jantokiei.