Irungo Harrera Sarea ohartuta dago duela aste batzuk ugaritu egin direla mugetako poliziaren kontrolak. Atzerritarren kontrolen eta atxiloketen lekuko izan gara. Gure eguneroko zereginetan, autobusen iritsieran polizia zain egoten dela ikusi dugu eta pertsona beltzei bakarrik eskatzen dietela dokumentazioa. Hau da, kontrol arrazistak. Pertsona atxilotu eta ordu batzuetara askatu egiten dute, geure begiokin ikusi dugunez.

ECM elkartea.- 2018an tokiko garapena sustatzeko beka antolatu zuen ECM elkarteak, eta, aurten, jendarte eraldaketarako proiektuak sustatzeko saria aurkeztu du. Proiektu irabazleak bere jarduera garatzen laguntzeko 3.000 € jasoko du. Hautagaitzak 2021eko martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta irabazlea 202 1eko apirilaren 1a baino lehen emango da jakitera.

gedar.eus - Joan den larunbatean, Bidasoako Gazte Koordinadora Sozialistako bi kideren aurka egin zuen Ertzaintzak Hondarribian (Gipuzkoa), kartelak jartzen ari zirela. Adierazi dutenez, bi ertzain auto hurbildu ziren haiengana San Pedro kalean, eta polizia-agenteek hormaren aurka jartzeko agindu zieten bi militanteei. Ondoren, identifikatu egin zituzten, eta bi kideek zeramaten material guztia ikuskatu zuten ertzainek.