Datorren ekintzak

Herritarrak jakin behar du ez birziklatzea garestiagoa dela birziklatzea baino

imagen

Abotsanitz.- Asteazkenean, hilak 13, Txingudiko Mankomunitateko ohiko batzarra burutu zen eta, besteak beste, Ordenantza Fiskalaren inguruan eztabaidatu eta bozkatu zen; hau da, datorren urtean ordaindu beharreko zabor eta uren tasen inguruan. Hondarribiko Abotsanitz Udal Taldeak bat egin zuen mankomunitateko kudeatzaileen proposamenarekin: Familia jasangarrien edo birziklatzen dutenen zaborren tasa izoztea, familia ez jasangarrien edo birziklatzen ez dutenenena %7,5 igotzea, eta egoera ekonomiko zaurgarrian dauden familiek erdia ordaintzea.

115 zuzenketa udal aurrekontua hobetzeko

irudia

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak 115 zuzenketa partzial egin dizkio udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu zirriborroari. Arlo guztiak hartzen dituzten proposamenak dira, eta horietako asko azken hilabeteetan iritsi zaizkigun auzotarren eskaerak dira. Uste dugu guztiek hobetu dezaketela EAJren proposamena, eta, beraz, gure nahia da gobernu taldeak kontuan hartzea.

Osasun plataformak eskerrak eman dizkie joan den larunbatean manifestazioan izan zirenei

Manifestación SOS Quirófanos

Osasun Bidasoa Plataforma.- Osasun Bidasoa Plataformatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko Osakidetzaren proiektuaren aurka gaudela adierazteko larunbatean deitutako manifestaziora Bidasoa eskualde osotik joan zineten milaka lagunoi. Proiektu horrek ez ditu jasotzen ospitaleak datozen hamarkadetarako behar dituen baliabide tekniko eta sanitarioak, eta ez du bermatzen arreta mediko eta kirurgiko eraginkorrik obrek irauten duten bitartean.