Burugabe Jardunaldia
BURUGABETIK JARDUNALDIAK
-Apirilak 29: Prekaritateari atek isten. 19:00tan Hazian
-Maitzak 1:Buru bila denak manifara!! 12:00tan San Juanetik
-Maitzak 5: Hipotekak? Zeba? Etxebizitzaren egoera Irunen. 19:00tan Kabigorrin
-Maitzak 8: Mahai ingurua. Kapitalismoari STOP!! Alternatibak abian. 19:00tan Lakaxitan
- Gehiago irakurriBurugabe Jardunaldia -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Asteazkenean, hilak 21, 16.30ean, fracking-aren arriskuez hitz egin du Eguzkik Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurugiro Batzordean. Gehienbat fracking-arekin lotutako proiektuak gure herrialdean zertan diren azalduko du. Izan ere, Araban eta Bizkaian ez bezala, proiektu hauek nahiko oharkabean pasatzen ari dira Gipuzkoan. Kontuan izan behar da gure herrialdean ere dagoeneko eman direla esplorazioak egiteko baimenak, baina, horrez gain, badira beste batzuk eskatuta, eta horiek herrialdeko lurren % 40 mehatxatzen dute.
· Eskaintza:
- 28, larunbata
Hondarribiko EH Bildu. - Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren eta Prospekzio Soziologikoaren Kabinetearen bitartez, Hondarribiko herritarrek alardearen gainean zituzten jarrerei buruzko azterlana argitaratu zuen aurtengo ekainaren hasieran. Azterlan honetan bereziki bi datu nabarmentzen ziren: Alde batetik, alardea dagoen-dagoenean uztearen aldekoen kopurua eta modu batean edo bestean emakumeen partehartzea babesten zutenaren kopurua parekatuta zeudela; eta beste aldetik eta azterlanaren egileek garrantzitsuenatzat jotzen zutena, Hondarribiko biztanlegoaren %72a gaur egungo egoera gainditzeko irtenbideak bilatzearen alde agertzen zela.