Datorren ekintzak

ELAk etxez etxeko laguntzaren pliegoen inguruko balorazioa

logoELAk etxez etxeko laguntzarako pliegoez balorazio positiboa egiten du. Besteren artean, langileek egindako proposamen  ugari jasotzen bait ditu.

Arrazoi ezberdinengatik egoera delikatuan zegoen zerbitzua. Ziurrenik, orain proposatzen diren baldintza berriekin, berriro suspertu daiteke; kontratatzeko neurriak flexibleagoak dira, eta prezio publikoan mantentzeko aukerak haundiagoak.

Emekik antolatutako margo lehiaketako saridunak

Aurtengo Emeki Elkarteak antolatutako  Kanpo Margo Lehikateko saridunak. hauexek dira:

  - Lehenengo Saria: Imanol Kerejeta, Azpeitikoa (1000 Euro+Oparia).

  - Bigarren Saria: Piedad Santamaría Pascual, Leiokoa (700 Euro+Oparia).

  - Hirugarren Saria: Leticia Gaspar Garcia, Plentzikoa (500 Euro+Oparia).

Ekonomia kritikoa Lakaxitan

Hurrengo astean ekonomia kritiko zikloa hasten dugu Lakaxitan:
Nola irauli egungo sistema kapitalista suntsitzailea? Zertan datza bere dinamismo eta jarraikortasuna?

Nola uztartu ekonomia sozial eraldatzaile, faminista eta gune autogestionatuak? Ze mailatan dira uztargarriak? Ze ekarpen egiten diote elkarri prozesu emantzipatzaileetan?