Emilio Castillo aske geratu da
Gaur, 2017ko otsailak 5, Emilio Castillo Hondarribiko euskal preso politikoa aske utzi dute. Gaur goizean 75 urtekin Burgosko espetxetik irten da. Emilio 2016ko otsailean atxilotu zuten Irunen urtebeteko espetxe zigorra betetzeko.
- Gehiago irakurriEmilio Castillo aske geratu da -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Jean Pierre Harokarene-ri “Txanpi” bere kartzela zigor osoa bete eta gero Hego Euskal Herrian -Irunen- bizitzea debekatuko diote, espainiar nazionalitateko agiriak eskuratu bitartean, gutxienez.
20. Politika Sozialeko biltzarrean, zenbait erronkei egingo diegu aurre. Lehenik eta behin, zergatik den ezinezkoa gizateria osoarentzat bizitza material eta librea izateko Eskubide sozialak, kapitalismoaren aberastasunaren metatze eta konzentrazioarekin elkartzea.
Dagoeneko lau dira Bizkaiko Probintzia Auzitegiak IRPH erreferentzia indizea baliogabetuz ebatzi dituen epaiak, Javier Viaña abokatuak emandako epaiak ikusi ondoren IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak baieztatu ahal izan duenez.
Krea Bidasoa 2017n lehen aldiz egingo den jardueretako bat izango da pertsona ekintzaileei zuzendutako “Growth Hacking”a. Marketing digitaleko tailerra da, inbertsio minimoari ahalik eta etekin handiena ateratzeko pentsatua. Gerrilla Marketing izena jarri diote horregatik.