G7aren gailurraren aurka mobilizatzeko plataforma bat sortu dugu hainbat eragilek, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatuta
“G7 EZ! EH-tik beste mundu bat sortzen” Euskal Herriko plataforma aurkeztu dugu gaur Biarritzen, komunikabideen aurrean. Hain zuzen ere, plataforma hau 2019ko abuztuan Biarritzen bertan egingo duten G7aren gailurraren harira sortu dugu hainbat eragilek –partaideen zerrenda atxikituta-, kapitalismoak irudikatzen duen mundua errotik aldatzea beharrezkoa delako.

Irungo EH Bilduk auzoetako dinamika berria jarri du martxan. Hala, auzoz auzo ibiliko dira jendearen kezka eta beharrak entzun eta koalizioaren lanaren eta proposamenen berri era zuzenean ematen. Ostegun honetan bertan hasiko dira Larreaundi auzoan. Eguzkitzaldea kalean dagoen farmaziaren ondoan egongo dira (18:00etik 19:00etara)
Irungo EH Bildu hauteskunde prozesuan bete-betean murgilduta dagoela jakinaraztea da, prozesua erabat parte hartzailea izango da eta bi arlo hauetan banandu dugu.
