Alferrikako Azpiegitura eta Proiektu Handi Inposatuen aurka

Non: 
Durango Azokan
Data: 
Igandea, Abendua 8, 2013 - 12:30
Antolatzen du : 
AHT Gelditu

cartel

Abenduaren 8a Alferrikako Azpiegitura eta Proiektu Handi Inposatuen aurkako eguna dugu eta Durangoko Azokan, elkarretaratzea burutuko da goizeko 12:30ean. Bertan, Euskal Herriko hainbat megaproiekturen aurkako taldeak zein hauen aurka dagoen oro bilduko gara, non, arazo ugari ditugun amankomunean:

Proiektu horiek kokatzen diren lurraldeetan, ingurumen, sozio-ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik hondamendia besterik ez dakarte: natura inguruneen eta nekazal lurren suntsidura, ingurunearen kalte eta narriadura dakartzaten lerroak, herritarrengan eragin kaltegarriak sortuko dituztenak.

Egitasmo horiek ez dute erabakiak hartzerakoan herritarren parte-hartzea kontuan hartzeko gaitasuna. Gobernuek eta administrazioek proiektu horiek herritarrengan sorrarazten duten aurkakotasun sakonaren aurrean darabilten iluntasuna salatzen dugu eta baita herritarron argumentu eta proposamenekiko agertzen duten erdeinua.

Beraz, proiektu hauek geratuz, eragiten dieten herritarrei erabaki ahalmena ematea eskatzen da, garapen-eredu inposatuaren aurrean benetako demokrazia eta tokiko autonomiaren bermea dena.

Atxikimenduak:

  • Fundación Sustrai Erakuntza
  • Plataforma de La Ribera + Centrales No (grupo de oposición a las Centrales Térmicas de Castejón, Navarra)
  • Plataforma Ribera por el Tren Social-NO al TAV (Navarra)
  • Coordinadora Monte Alduide (grupo de oposición a la Cantera de Zilbeti)
  • Erraustegiaren Aurkako Taldea (grupo de oposición a la incineradora, Gipuzkoa)
  • Jaizkibel Bizirik (grupo de oposición al Superpuerto de Jaizkibel)
  • CADE (grupo ecologista de Iparralde)
  • AHT Gelditu! Elkarlana (coordinadora de oposición al TAV)
  • Ekologistak Martxan
  • Fracking Ez! Aiaraldea
  • Mutrikuko Natur Taldea

Informazio gehiago: http://www.ahtgelditu.org/

Etiquetak: