Landetxako auzo elkartearen prentsaurrekoa

Non: 
Landetxako tren geltokian
Data: 
Osteguna, Ekaina 20, 2013 - 10:30
Antolatzen du : 
Landetxako Auzo Elkartea

Landetxako auzo elkarteak datorren ostegunean, ekainak 20-an burutuko duen prentsaurrekora gonbidatu nahi zaituztegu, goizeko 10:30tan Andrearriagako kaletik Aranibarreko zubia igaro ondoren dagoen Landetxako tren geltokian egingo duguna.

Prentsaurreko honen helburua sarrera honek duen egoera txarra salatzea da: ranpa egoera oso txarrean dago, pertsonentzako benetako arriskua, pertsona nagusi eta mugitzeko zailtasunak dituztentzat zaila da bertatik igarotzea;… eta azken urteotan eman ditugun pausuak azaldu nahi ditugu eta bide batez, salaketa burutu.

Auzo elkarte honek udal gobernuari aurkeztu dion proposamena azaldu nahi dugu, Andrearriaga kaletik sarrera  berreskuratu nahi dugu.

Zuen etorrera aldez aurretik eskertuaz, agurtzen gatzaizkizue.

Etiquetak: