Antzerkia, "Zertarako hegoak", Metronomoadroka sormen laborategia.
Honekin batera, datorren asteko larunbatean Hondarribian egingo dugun BERRIAren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldiaren informazio kartelak dituzue.
Antzezlana kristorena da, joan den astean ikusi dutenek diotenez. Zatozte hamar urte bete ditugula ospatzera eta ondo pasatzera.
Sarrerak aurrez:
Interneten: www.berria.info/berriataldea
Hondarribian: Kirol Portuko Turismo bulegoa eta Arma Plazako Interpretazio Gunean
Irunen: AEK Euskaltegian
Sarrera: 5€ berrilagun harpidedunentzat eta berrilagunentzat. Gainerakoentzak: 10€
Eta beste gauza bat: laguntza behar dugu ekitaldien berri emateko eta euskaltzaleen artean ahalik eta jende gehien jakinaren gainean egoteko. Horregatik kartel hauek zuen sare sozialetan erakusteko eta emailez ahal den gehiena zabaltzeko eskatu nahi dizuegu.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1977 irakurketak