
Irungo Harrera Sarea.- Irunen, 2022ko irailaren 29a. Azken egunetan Irun eta Hendaia arteko kontrol poliziala gogortu egin dela-eta eta migrazioa segitzeko bide ez seguruak hartzeko baldintzak gauzatzen ari direla salatu nahi dugu. Aldi berean, Hego Euskal Herrian Gurutze Gorriaren baliabidea ahalik eta azkarren uzteko presioak bere horretan jarraitzen du, lehenagotik salatu izan dugun bezala.

Abotsanitz.- Ostegun honetan, Urriak 27, ohiko osoko bilkura burutuko da Hondarribiko udaletxeko areto nagusian. 18:00etan hasiko da.
Abenduaren 17 eta 18an jokatuko da sailkapen fasea, eta abenduaren 21ean, San Tomas egunez, finalaurrekoak eta finala.
2019koa, 25 urte eta gero lehen aldiz, arrakasta handiarekin ospatu eta gero, 2020ko geldialdi behartua pasata eta 2021ean murrizketekin egin ondoren aurten indar eta gogo betez ekiten diogu aldarrikapenez, kirolez eta bestaz bustitako ekimenari.

Hondarribiko garbitzaile grebalariak.- Izotz geruzaren azpian, urak bidexkak egiten ditu eta erreka txikiak sortu. Udal eraikinen garbitzaileon azken hilabetea horrelakoa izan da. Nahiz eta ezer ez zela gertatzen iruditu, bazeuden mugimenduak.