Datorren ekintzak

Satorralaiak Diputazioan errekurtsoa aurkeztu du Diputatuen Kontseiluak Metroaren pasanteari buruz herri kontsulta egiteko eskaera atzera botatzeko hartutako erabakiaren aurka

Satorralaia bizilagunen mugimenduak BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkeztu du gaur Gipuzkoako Diputazioan, hain zuzen ere Metroaren pasanteari buruzko herri galdeketa bat egiteko 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin egindako eskaera atzera botatzeko Diputatuen Kontseiluak joan den urriaren 11ean hartutako erabakiaren aurka.

Mundutik Euskal Herrira, herri botere esperientzietatik ikasiz!

Azken bi asteotan munduko hainbat txokotatik etorritako lagunak izan ditugu gure artean. Hegoa unibertsitateko Institutuak antolatutako herri boterearen inguruko ikastaroa abian zela probestuz, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatzeko parada izan dugu beste hainbat eragilerekin batera. Tartean, Komite Internazionalistak, Ernai, Euskadi-Cuba, Iruñeako Alde Zaharreko Gaztetxea, KRML Bizirik...

Preso gaixoen askatasunaren alde txandakako gose grebak 100 egun betetzen ditu

Preso gaixoen askatasunaren alde hainbat espetxetan burutzen ari diren gose greba txandakatua bere 100garren egunera iritsi den honetan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

KOKAPENA

20.KORRIKA Apirilaren 4ean gure eskualdera irisiko da

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu 20.KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du euskararen aldeko herri lasterketak.

Gure eskualdean apirilaren 4ean, asteartea, arratsaldeko ordu biak aldera Irundik sartuko da, Hendaiara eta gero Hondarribiara abiatzeko.