Datorren ekintzak

Gure esku dago ekimenak ekainaren 21an Donostian eta Baionan antolatu dituen ekitaldien egitaraua

· DONOSTIA

 12:00-12:30 OIHAL KATEA Urumeako sei zubietan
    Ondoren deialdi berezia: katea bukatutakoan zubirik zubi kalejira Anoetaraino, musikaz lagunduta. Deialdiak musikariei:
        Zurriola zubian txistulariak
        Santa Katalinan elektrotxarangak
        Maria Kristinan trikitilariak

Ekainan ere langabezia jaitsi da gure eskualdean

Langabezia hiru hilabete jarraian jaitsi da gure eskualdean. Ekainan 103 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 87 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4818 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %16,2 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 209 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Behobiako jaiak 2015

Uztailak 30, osteguna:
 - 17:00: Margo Lehiaketa haur eta gazteentzat, plaza txikiko Auzo Elkarteko lokalean, 14 urte artekoentzat.
 - 18:30: XXVII Nazioarteko Hirukoen Lehiaketa "Baloi bakar bat ere ez barrura" plaza txikiko NBAko talde onenen eskutik.
 - 18:55: Ezkil hotsa jaien hasiera ofiziala adierazteko.

AHTren “zulo beltza” salatu dute Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseiluaren aurrean

Mugitu! Mugimendua.- Mugitu! mugimenduak deituta, hamarnaka lagun bildu ziren ostiralean Donostian AHTren proiektua zulo beltza dela salatzeko. Manifestariek bulebarretik abiatuta Eusko Jaurlaritzak Miramarreko jauregian egin duen ikasturteko lehen gobernu-kontseilura jo dute, “euskal Y-aren zulo beltz” beldurgarriari buruzko parodia bat eginez.

Metroa Donostian? Hitzaldia: "Donostialdeako metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa"

topoDonostialdeko Metroaren proiektuak eztabaida eta kezka piztu duela ez dago zalantzarik. 24 ordutan, proiektua gelditzearen aldeko hainbat bizilagun eta elkartek antolaturiko  bi jardueratan bi areto bete dituzte herritarrek. Joan den astelehenean (irailak 14) 150 lagunetik gora bildu dira Amara Zaharreko Karmeldarretan  egindako asanbladan. Asteartean, berriz,  Ander Gortazar arkitektoak  "Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa" izenburupean hitzaldia eman zuen Koldo Mitxelenan. Barruko eserlekuak beteta, liburutegiaren sarreran ere bildu zen jende andana, hitzaldia kanpoko telebistaren bitartez jarraitzeko.