Datorren ekintzak

Irungo herri bilguneak larunbat hontan Bilbon burutuko den manifestazio nazionalara joateko deia egiten du

Xabier Lopez Peñaren heriotza eta euskal preso politikoek modu iraunkor eta bortitzean pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak salatzeko mobilizazio nazionala antolatu du Herrirak. Protesta honen bitartez mezu argi bat helarazi nahi dugu: Inoiz gehiago ez. Berriro gerta ez dadin. Ez dugu heriotza gehiagorik nahi, ez dugu sufrimendu gehiago nahi.

Maiatzaren lehenean murrizketei eta eskubide urraketei aurre egiteko kalera ateratzeko deia luzatzen die EH BILDUK herritarrei

logotipo Erasoak ekidin eta gure eskubideak babesteko herri harresia eraiki behar da.

Maiatzaren lehena dela eta, Irungo EH BILDU udal taldeak,  Euskal Herri luze zabalean langileon eskubideen alde eta murrizketen aurka burutuko diren mobilizaziotan parte hartzeko deia luzatzen die herritar orori.

Irundarren %30ak ez daki Irunen autobus garraio publikorik dagoenik

argazkiabidasoamedia.info Baina kontuan hartu beharra dago, Irungo autobus geltokietan egin dituzten 301 inkestetan oinarritutako azterketa dela. Urtebetean, linearik erabiliena milioi bat erabiltzaile izan dituenean. Inkestak oinarri zientifikoa duenik esatea, soziologikoa, gehiegitso esatea da.

Inkestak emandako datuen arabera ere, irundar gehienek oinez eta euren ibilgailu pribatuetan mugitzen dira. Eta kotxearen alde egiten dutenen %64ak dio, erosotasunagatik egiten dutela. Soilik %9ak erantzun du, garraio publikoak ez dituela bere beharrak asetzen.

Kolektibo sozialek eta udal-ordezkariek salatzen dute Astigarraga eta Irun arteko AHTaren proiektuari bultzada berria emanez bikoiztu egiten direla

foto

Eskualderako aurreikusitako azpiegitura berrien inpaktuak. Elkarte ugarik bat egin dute agiri honekin. Hamarnaka lagun elkartu dira prentsaurrekoan. 

Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako kolektibo sozialek, udal-ordezkariek eta auzo-elkarteek prentsaurrekoa egin dute gaur, Irungo udaletxearen aurrean, Astigarraga-Oiartzun-Lezo arteko AHTaren tarteak zein Iparraldearekiko Biriatuko lotura egiteko proiektua salatzeko. Bultzada berria eman nahi dioten proiektu horren eraginez, azpiegitura berriek ekarritako inpaktuak bikoiztuko dira Irun, Lezo, Oiartzun, Orereta-Errenteria, Donostia, Martutene eta Astigarragan zein bertako auzoetan. Horregatik bildu gara, hain zuzen ere, gure kezka agertzeko eta azpiegitura-plan agresibo hori bertan behera utz dezaten exijitzeko, sekulako kostu ekologiko, ekonomiko eta soziala ekarriko baitio eskualdeari. Prentsaurrekoan Iparraldeko CADE ingurumenaren defentsarako koordinadorako ordezkari batek ere hitza hartu du beren atxikimendu osoa adierazteko.