Datorren ekintzak

Irungo Kontenporanea Arte Garaikide topaketa azaroaren 25 eta 26ean CBA zentroan izango da

Irungo Udaleko Kultura arloak ezagutzera eman du "Kontenporanea" topaketaren edizio berrian parte hartzeko aukeratuak izan diren artisten zerrenda. Azaroaren 25 eta 26an CBA zentroa izango da hitzordu horren topagunea 2015 urtean egin zen bezala, eta egun hauetan ekintzen programa amaitzen ari dira.
 

Obrak hasi eta gelditu dira Tosun pertsona bat kateatu delako honda-makinen aurrean

ilabete bat baino gehiago pasa da ehundaka ekintzaileek Tosuko landa berreskuratu zutenetik. Denbora honetan exkabadorek hondatutako etxolaren ordez beste bat eregi eta bertan bizitzen jarraitu dute, azken urtean bezala.

KoopFabrika, ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzeko programaren bigarren edizioa hasiko da urtarrilaren 17an

KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da. 2017an Ekonomia Sozial Eraldatzaileko 30 proiekturen sorreran eta kontsolidazioan bidelaguntza eskaini ondoren, 2018ko izen-ematea irekita dago. Kooperatibak edota proiektu komunitario eraldatzaileak martxan jarri nahi dituzten pertsona eta taldeei formakuntza, tresna praktikoak, elkarlan sarea eta proiektuen jarraipena eskainiko ditu. Gipuzkoa osoko proiektuek dute izena emateko aukera.

Parisko Auzitegiak informazio gehigarria eskatu du Iratxe Sorzabali buruz erabaki aurretik

IMG_7416.JPGnaiz.eus.- Parisko Apelazio Auzitegian gaur aztertu dute Iratxe Sorzabalen aurkako hiru euroaginduei buruzko auzia, baina gaurko saioan ez du erabakirik plazaratu eta informazio gehigarria eskatu dio Auzitegi Nazional espainolari.

Auzitegi espainoleko Ismael Moreno eta Velasco epaileei argibide hauek eskatu dizkie, besteak beste: zein deliturengatik atxilotu eta inkomunikatu zuten irundarra 2001ean; ea Sorzabalek torturak salatu zituen eta zein prozedura erabili zuen; zein bilakaera izan zuen bere salaketak; ea berak eginiko adierazpenez aparte beste frogarik baduten leporatzen dizkieten delituak leporatzeko...