Ekainaren 10ean Gure esku dagok antolatutako ‘Prest Eguna’ra joateko autobusak Irundik
Datorren ekainaren 10erako ekitaldi nazionala antolatu du Gure Esku Dagok Bilbon."Erabakitzeko prest" lemapean milaka lagun bilduz galdera ikur erraldoia osatuko dugu bizkaiako hiriburuan. Bertan gainera, "erabakitzeko eskubidearen aldeko Itun Herritarra" aurkeztuko dugu.

Herritar talde bat gaurtik (ekainak 14) eta ekainaren 21 bitartean GOSE GREBA egingo du erraustegiaren aurka Donostiako Easo Plazan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen honi bere babesa ematen dio.
Gaur goizeko hamarrak eta laurdenetan Tomas Elgorriaga Kunze preso politiko hondarribiarra Fleury-Merogisko espetxetik atera da, ia hiru urtez kartzelan egon ondoren.
Orain dela hamabost egun Bentako karroan dagoen Mariñel itsasontzia bisitagarri jartzeko atontzen ari zenean istripua izan zuen Enrike Lekuonak.
“Egunsentia edo ilunabarra Txingudi Badian” da Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatu duen mugaz gaindiko grafiti lehiaketa. 16 eta 25 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.