Datorren ekintzak

Udalak Zaldunbordako erreka kutsatu zuen luizia ezkutatu du

Zaldunborda

Urak egoera zuzentzeko eskatu zion Higertokiri, baina urtebete pasata egoera ez da aldatu

Abotsanitz.- Zaldunbordako zabortegia zigilatzeko-lanetan izandako luizi batek urtebete baino gehiagoz luzatu ahal izan den kutsadura eragin du Zokueta errekan. Horrela jasotzen da Ura, Uraren Euskal Agentziaren 2020ko abenduko MDO-G-2020-0002 ebazpenean. Idatzian azaltzen denez, 2020ko otsailean eskatu zion Urak Higertokiri lurirristatzeak direla eta Zaldunborda errekastoaren urjentziazko garbiketa lanak egiteko. Baina hamar hilabete geroago oraindik egoera zuzendu gabe zegoen: Zigilatze-lan horiek geldirik daude aspalditik, eta, irristatzeen ondorioz, errekaren ertza ezegonkor dago eta berezko izaera galdu du, eta errekan eragina izan dezaketen lixibiatuak daude.

Larunbat honetan Eurokopa honi EZ manifestaziora joateko autobusa Irundik

2020ean pandemia dela eta futbol txapelketa bertan behera utzi ondoren, aurten berriro ere Bilbon Eurocopa jokatzeko apustua egin dute UEFAk, Espainiako futbol federazioak, Bilboko agintariek eta beste hainbat entitateek. Erabaki horren aurka mobilizatzeko beharra azpimarratu nahi dugu, eta Eurocopa Honi Ez Plataformaren aldetik, ekimen hau gelditu dezagun lanean jarraituko dugu, orain arte egin bezala.