Ekonomia Foroa

Non: 
Irungo Atsegiña elkartean
Data: 
Astelehena, Maiatza 19, 2014 - 19:30

foto

Datorren hilaren 19an, astelehenarekin, Economía Foroak ekitaldi irekia deitu du, Irungo Atsegiña elkartean, 19.30etatik aurrera eta Jesus Burguera ekonomistaren zuzendaritzarekin

Bilera honen xedea azken urte honetan nazio eta nazioarte mailako ekonomian gertatutakoa aztertzea da; azken hilabetetako gertakari nagusien inguruan beste ikuspuntu batetik hausnarketa egin. Zer dira benetan amerikarren hazkuntza politikak eta zer europearren euste politikak? Zein da mundu mailako ekonomian Ukranian gertatzen denaren garrantzia? Zergatik munduko ekonomiak goruntz dihoazela dirudi baina ez da enpleguaren arazoa konpontzen? Nola daude ekonomia emergenteak deritzotenak? Zein da guzti honetan Europar Banatasunaren rola? Egia al da zailena dagoeneko pasa dela?

Gaur egungo argazki honetatik hasi eta epe motzean gerta daitekenaren zenbait poibilitate adieraziko dira.

Zer da Ekonomia Foroa?

2012ko urrian, Irungo Atsegiña Elkarteak eta Nicolás Guerendiain Irun Errepublikanoen Elkarteak ‘La crisis que nadie entiende’ ekimena antolatu zuten. Lau astetan, beste horrenbeste hitzaldi Jesus Burguera ekonomistaren eskutik. Lauak mundu mailako economía globalizatu honen oinarrizko kontzeptuak lantzeko eta esplikatzeko biztanleria gertatutakoaren aurrean eta etortzear zegoenaren aurrean trebatzeko, krisi hau nola eta zergatik gertatu zen esplikatzeko.

Hitzaldi hauek interesa Portu zuten eta batetik hurrengora partehartzaile kopurua handitzen joan zen. Azkeneakoan, ehun lagun inguru bildu ziren. Burguera berak, antolatzaileek eta partehartzailetako batzuk guzti honi jarraipena eman nahi izan zioten merkatu globalizatuen inguruko gertakarien berri izatearren eta horrela jaio zen Ekonimia Foro hau. 2013 urtean zehar hainbat ekitaldi publiko antolatu ziren eta urte honetan zehar ere Ekonomia Foroa hilero bildu da nazio eta nazioarteko ekonimiari jarraipena egiteko.

Arrazoi desberdinek bultzatu dute berriz ere bilera ireki bat deitzea. Sinale ugarik krisi prozesu honen fase berri baten aurrean egon gaitezkela adierazten dute eta biztanleria informatzeko una aproposa izan daitekela ulertu du Foroak.

Jesús Burguera

Jesús Burguera, donostiar economista, izan da bai lehenengo hitzaldietan hizlari eta hurrengo sesioetako zuzendari. Nazioarteko ekonomian eskarmentu handia du, bere ibilbide profesioanlak hainbat estatutara eraman du maila handienetako banku eta entitateen ordezkaritzan merkatuetan lan egiteko. Horrez gain, lan ugari idatzi ditu ekonimia, finantzak eta krisi honen inguruan, baita El Emir nobela ere. Hainbat web orritan ere laguntzaile da, batez ere ekonomiaren inguruko idatziekin.

Azken urte hauetan bere hitzaldiak eta berak zuzendutako sesioak ezaugarri interesgariak izan dituzte beti: alde batetik, normalean esplikatzen zailak diren kontzeptuak denontzako ulergarriak bilakatzeko duen trebezia; bestetik, gerturaturiko guztien partaidetza bilatzeko interesa beti ere eztabaida zuzen eta errespetuzkoak bultzatuz.

Etiquetak: