Urtero bezala, Hendaiako Lanetik Eginan ikasten dugun txalapartariok, amaierako afaria antolatu dugu.
Gure helburuetako bat, afaldu ostean, bertan saioak egiteak da. Ikasle zein inguruko txalapartarien saioekin. Giro goxo goxoan.
Ez dugu txalapartari berezien bisitarik espero; ezta ere Madonnarekin Jam bat egitea. Baina batek daki.
Ziburuko Jan Claude eta Txomin, Landetxako Iñaki eta Andoni eta Irungo Txalapartariak bezala hain ezagunak diren Xabi eta Koldo Sorzabalbere, izango ditugu bertan, azken hauek ere ikaslez inguratuta. Haurrek ere izango dute beraien tartea, zenbait haur ikasle ere hurbiltzen baitira.
Guzti honekin batera, beste helburu bikoitza badugu ere: Txalapartaz gozatzeaz gain, Integrazio Batzordea Lagundu nahi dugulako. Afarian ordaindutakorengatik Integrazio Batzordea ere lagunduko dugulako.
Ostirala maiatzak 30ean, urteroko zita duzu: Xaiako Txalaparta afaria.
Gaueko 20:00ean apero eta eta helduen saioekin hasiko gara. Eta afaldu ostean Txalaparta, txalaparta eta txalaparta, Guztia 20euroen truke!
Bertaratuko zarelakoan...
JASO GURE AGURRA ETA KONBITEA!!!
Ordurarte, izan ongi.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko