BETTI GOTTI 10 URTE larunbatean

Non: 
San Juan Enparan
Data: 
Larunbata, Maiatza 31, 2014 - 10:30
Antolatzen du : 
Betti Gotti

logoBetti Gotti Euskara Kultur Elkartea.- Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak 10 urte betetzen ditu aurten eta ospakizunaren egun nagusia larunbat hau izango da, maiatzaren 31n. 10 urtez gure udalekuetarko izango diren begiraleekin kantu bazkari bat egingo dugu, bideo bat ere ikusiko dugu eta, aurretik, gureak izandako haurrekin (eta bere gurasoekin) elkartu nahi dugu.

Horregatik:

Irundar, Hondarribiko eta inguruko haur guztiak eta, jolasak eta tailerrak gurekin egitera gonbidatu nahi ditugu, San Juan Plazan, 10.30etatik 12.30ak arte.

Zuen medioetan deialdi hau zabaltzea eskertuko genizueke! Eta email hau aprobetxatzen dugu, herri bazkarirako sarrerak ostiralean salgai jarriko direla gogoratzeko ere: EKT Elkartean (Larretxipi kalea, 12), arratsaldeko 18.30etatik 20.30etara.

Etiquetak: