AHTren aurkako borrokari buruzko hitzaldi-topaketa Nekane Juradorekin

Non: 
Bidebieta auzoko “Auzoenea”
Data: 
Larunbata, Maiatza 9, 2015 - 12:00
Antolatzen du : 
AHTren aurkako Donostiako taldea

AHTren aurkako Donostiako taldea.- Maiatzak 9 larunbatean, AHTren aurkako borrokari buruzko hitzaldi-topaketa bat egingo da Donostian, Nekane Juradok (ekonomilaria) eta Italiako kideek parte-hartuko dutelarik. Eguerdiko 12etan Bidebieta auzoko “Auzoenea”n hasiko den topaketa honetan, Nekane Juradok “Abiadura handiko suntsipen soziala” hitzaldia eskeiniko du; eta Italiako lagunak, berriz, Val Susako NO TAV mugimenduaren egoeraz, borrokaren errepresioaz eta Erri di Luca idazlearen epaiketaz arituko dira, hain zuzen ere sabotaia publikoki defendatzeagatik datorren maiatzaren 20an Turinen epaitua izango dena.  Bi hitzaldien artean bazkaria ospatuko dugu Auzoeneako jantokian (bazkarirako izena ematea eskatzen da, honako helbidera mezu bat bidaliz: ahttavgeldituorain@gmail.com). Topaketa  Auzoenean egingo da, Bidebieta auzoko zentro sozial eta komunitarioan:  Auzoenea “antiguo colegio amarillo” izenerakin ezagutzen den eraikinean dago (auzoan horrela deitzen dute tokia). Autobusean joateko, Donostiako busen 14. Linea hartu behar da.

Etiquetak: