Datorren ekintzak

Apirilaren 5etik 17ra "Publizitatea Irunen II. Errepublikan" erakusketa

Data: 
Asteartea, Apirila 5, 2016 - 19:30 -tik Igandea, Apirila 17, 2016 - 20:30 -ra
Non: 
Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan

Bigarren Errepublika prozesu historiko interesgarrienetako bat da ikuspuntu soziologikotik begiratuta, Atlantikoaren alde batean zein bestean zabaltzen ari ziren aurrerapen sozialekin bat ez zetozen Espainiako egitura dekadente haien barrenean berrantolamendu politikoa, soziala eta kulturala ekarri zuelako.

"STOPLodifobia eta sabel iraultzaileak" liburuaren aurkezpena Lakaxitan

Data: 
Astelehena, Martxoa 28, 2016 - 17:00 -tik Asteartea, Martxoa 29, 2016 - 16:55 -ra
Non: 
Lakaxita, Anaka kalea 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita

cartelSTOPGordofobiaLakaxita.png

Hirugarren aldia da Magda gurera datorrela lodifobiari buruzko laketa egitea. Oraingoan, "STOPLodifobia eta sabel iraultzaileak" liburua aurkeztera dator Lakaxitara.

Liburu hau, diskriminazio gordofobikoari buruzko eta internet sarean gauzatzen ari den aktibismo lodiari buruzko sarrera labur bat da. Liburuan Magda Piñeyro idazleak, Stop Lodifobia plataformaren sortzaileetako bat, lodifobia definitzen du, jokaerak, balizko oinarri eta zapalkuntza mekanismoak definitzen ditu. Lodifobia gorputz zapalkuntza bat denez, emakumeoi batez ere eragiten diguna, publikazio honetan borroka antilodifobikoaren eta borroka feministaren artean sortu daitezken debate, zalantza eta aliantzak ere planteatzen dira.

Aberri eguna 2016

Data: 
Igandea, Martxoa 27, 2016 - 00:00 -tik Astelehena, Martxoa 28, 2016 - 01:55 -ra
Non: 
Iruña
Antolatzen du : 
Independentistak

Autobusa Irun eta Hondarribiatik
Autobusa Hondarribitik goizeko 10:00etan aterako da Miramarren paretik. Irundik, Bixeratik 10:15etan. Itzulera arratsaldeko 19:00etan izango da. Apuntatzeko Muaran edo Hazian.

Iruñako egitaraua:
12:00 | MANIFESTAZIOA Golemetan hasi eta Sarasate Pasealekuan amaituko da. Bertan izango da EKITALDI POLITIKOA.