Hitzaldia: Jakoba Errekondok BIZI BARATZEA bere liburua aurkeztuko du Hondarribian

Non: 
Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda Kalea)
Data: 
Osteguna, Abendua 10, 2015 - 19:00 -tik Ostirala, Abendua 11, 2015 - 18:55 -ra

Datorren ostegunean, abenduak 10, arratsaldeko 19.00etan, Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda Kalea), Jakoba Errekondok BIZI BARATZEA bere liburua aurkeztuko digu. Ondoren, hitzaldia emango du baratzeko produktuen eta landareen inguruan eta hauen landaketa eta zaintzari buruz ditugun dudak galdetzeko aukera izango dugu.

Jakoba Errekondo aski ezaguna da barazki, landare eta loreen landaketari buruz duen jakinduriarengatik, 30 urte baino gehiago bait daramatza baratzegintza eta lorezaintzaren inguruan irratian saio ezberdinetan hitz egiten, azken urtetan Euskadi Irratiko Landaberri saioan dabilelarik entzuleen galderak erantzuten.

Hitzaldia oso garrantzitsua izango dela iruditzen zaigu eta ez soilik baratzea lantzen ibiltzen den jendearentzat; Jakobak gai honen inguruan duen pasioa eta jakinduria transmititzeko erraztasuna kontutan izanda, denontzat hitzaldi oso interesgarria izando dela ziurtzat ematen dugu.

Etiquetak: