Félix Martín Cámara irundarraren "Cosido con Alambres" dokumentalaren emanaldia

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Azaroa 19, 2015 - 19:30
Antolatzen du : 
Irungo Askapena

fotoSasi oreka batetik herrialde haundi honek atzerako begirada bat botatzen du. “Cosido con alambres”ek atzo, gaur eta biharri buruzko erreflesio eta iritziak aurkezten dizkigu. Aditu eta analisiaren “guru”engana jo gabe, bizirik irauteko, eta batzutan bestelako etorkizuna eraikitzeko borrokan dabilen jendearengana hurbiltzen gaitu. Margolari punk baten indibidualtasunetik, “Prensa Madre”ren arduradunaren ikuspuntu kolektiboago batera. Antzerkilariak, osasun olerkariak, auzo ekintzaleak edo ta artista agitatzaileak. Hamalau urtetako rokeroetatik, hirurogeitamarreko esperientziadun gizonetara. “Clarín”en erreportari grafikoa, “Villa20”an lan egiten duten erakundeen militanteak, “Página12”ren ekonomia arloko erredaktorea...

Argentina Buenos Aires haundiaren oinarri beretik ikusita.

Etiquetak: