Datorren ekintzak

Ardura teknologiko eta berritzaileak dauzkaten enpresa eta pertsonek izango dute MAKERS programan parte hartzeko aukera

Bidasoa bizirik.- Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, astelehenero 15:30etatik 19:30etara Irun Factoryn maker ekintzetan parte hartzeko interesa duten pertsonentzako ate ireki jardunaldiak antolatu ditu, urte bukaera arte. Hau da, prototipo, 3D inpresio, elektronika digital eta analogikoarekin, … loturiko ekintzak.

Hainbat pentsiodun, feminista eta migranteen harrera sareko kide bat egin dute igandeko galdeketarekin

Azkeen urteetan Irunen sortu diren mugimendu ezberdinetako hainbat partaidek Irungo Herri Galdeketarekin bat egin dute

Gaur osteguna  Hartu Hitza Irun elkarteko kideek Irungo Herri Galdeketaren aurreko azken agerraldia egin dute. Bertan hainbat pentsionista, feminista eta migranteeen harrera sareko kideak igandeko Herri Galdeketan parte hartzeari dei egin diote.

Hau da gonbidatuek babestu duten testua:

Irungo Herri Galdeketaren arira, Hartu Hitza elkartearen balorazioa

Lehenik eta behin, gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogua prozesu osoan zehar Hartu Hitzarekin bat egin duten pertsona orori: irungo bizilagunei, eragile sozialei, sindikaltuei, alderdiei, bere azpiegiturak utzi duen pertsona horri…

Egun historikoa izan zen aurreko igandekoa, ariketa demokratiko zoragarria aurrera eraman genuen, irundarrek sortuta irrundarrentzat.

Bidasoa da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena

Jakitera eman dituzten datuen arabera, azaroan 47 pertsonetan egin du gora langabeziak Behe Bidasoan. Horrela, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altuena duena. Azken hilabetean 8 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 39 Hondarribian.