Datorren ekintzak

Abotsanitz Udal Taldearen balorazioa, Hondarribiko Plan Orokorra baliogabetzen duen sententziaren aurrean

Zaldunborda rueda prensa AbotsanitzAbotsanitz.- Ilegala zela esan genuen, baina ez ziguten kasurik egin. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari jarritako zazpi helegiteetako baten sententzia ezagutu dugu, eta ziur gaude beste sei helegiteenak ere antzerakoak izango liratekeela. 2017 urtean esan genuen hau gertatuko zela, dokumentua irregulartasunez beteta zegoela, eta halere Txomin Sagarzazuk aurrera jarraitzea erabaki zuen. Denetarik esan ziguten, gezurretan ari ginela, manipulatzaileak ginela, herriaren kontra ari ginela, erotuta geundela... Orain, epaileak arrazoia eman digunean, nor da gezurtia, nor da manipulatzailea, nor dago herriaren kontra?

LABek Prekarietateak hil egiten duela salatu du Irunen, beste lan heriotza baten berri izan du bitartean

Concentracion denuncia precariedad mataLAB.- Irun eta Hondarribia arteko Mendeluko biribilgunean gehiengo sindikalaren elkarretaratzea egin dugu, ostegunean handik metro gutxira dagoen Gl-636 errepidean hildako langile autonomoa gogoan. Lan heriotzen odolusteak ez duela etenik salatu dugu. Izan ere, azken 7 egunetan gutxienez hiru langile hil dira lanean. Ostiralean ere beste langile bat zendu zen, Muxikan kasu honetan, baso lanetan ari zela; eta gaur beste hildako baten berri izan dugu, ekainaren 29an Gasteizen lan i¡stripua izan zuen langilearen heriotzarekin. Azken hau kamioi baten atoitik erori zen, eta zauri larriekin ospitaleratu zuten. Madrilgo Izobex Construcciones enpresako langile zen eta Adania eraikuntza enpresan ari zen azpikontratatuta.

Urte amaiera latza izango da hondarribiar askorentzat

Logo Abotsanitz

Herriko ehun ekonomikoa babesteko proposamenak aurkeztu ditu Abotsanitzek

Abotsanitz.-Pandemiaren bigarren olatua bizitzen ari gara. Ez dakigu zein bilakaera izango duen, edo hirugarren batek jarraituko ote dion. Baina argi dago herriko ekonomia astinduko duen bigarren kolpea iristear dela. Udaberrian sufritu zuten askok berriro gaizki pasako dute urritik aurrera. Adituek diotenaren arabera, urte amaiera oso latza izango da hondarribiar askorentzat.