Datorren ekintzak

Merkataritza Librearen Hitzarmenak; ez dira lege naturalak

Cheap food, high wage -ogia merke eta soldata altuak-. 1848an, hauek ziren sustatzaile sutsuen hitzetan Ingalaterra eta Frantziaren artean zerealeak eta beste lehengai batzuen truke askearen hitzarmenak ekarriko zituen onurak; langileen onarpena lortu ahal izateko. Gaur egun, ia 170 urte beranduago, merkatu internazionala gobernatzen duten merkataritza librearen hitzarmenen kopuruak goranzko joera hartu du.

Afrika askatu kolonialismoa suntsituz

ÁfricaAmankomunak.- Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurketak, bahiketak, eragozpen burukratikoak eta baita ere lagunak eta irriparrak aurkituko dituzte. Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean.

Hondarribiko EAJk blues jaialdia erabili zuen Montai taldeari etekina emateko

Carpa en HondarribiaAbotsanitz.- EAJren gehiengo absolutua duen Hondarribiko Udalak blues jaialdia erabili zuen Montai taldeari etekina emateko. 2018an egin zen azkenengoz jaialdia, hamahiru ekitaldiren ondoren. Lehen edizioak Hondarribia Blues Elkarteak antolatu zituen, baina 2013an udalak bere esku hartu zuen antolakuntza. 2018an berriro esku pribatuetara itzuli zen jaialdia, Hondarribia Blues Elkartearen oinorde den Blue Vision enpresak antolatu zuen.