Datorren ekintzak

Askapena, 30 urte internazionalismoa landuz (BIDEOA)

kartelaAhotsa.info- Askapenak 30 urte bete ditu eta urriaren 7an eta Berriozarren ospatuko du urtemuga egun osoko egitarau batekin. Denbora guzti honetan, asko izan dira antolakunde internazionalista honetan parte hartu izan dutenak, eta askoz gehiago euren brigada internazionalistekin munduko herrialde ezberdinetara joan direnak. Horietako 3 emakumeekin egoteko aukera izan dugu Askapenaren ibilbideaz eta erronkaz hitz egiteko.

Protesta-Martxa deitu dute larunbatean Antiguan Metroa Gelditu ekimenak eta Satorralaiak

Datorren larunbatean, azaroak 4, metroaren aurkako Protesta-Martxa antolatu da Antiguan, eguerdiko 12etan Bentaberriko Polikiroldegitik abiatuta.

Azken egunetan etengabeak izan dira “Antiguan metroa gelditu!” izenburuarekin auzoan egin diren informazio eta salaketa ekintzak, hautsak harrotu baititu Eusko Jaurlaritzak  datozen egunetan obrak Zarautz etorbidean hasteko asmoz egindako iragarpenak.

Metroaren aurkako manifestazioa datorren larunbatean Antiguatik bulebarrera

Satorralaia bizilagunen mugimenduak gaur goizean Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikapen gunea eta prentsaurrekoa egingo du Zarautz Etorbideko eremu kaltetuan. Aldarrikapen ekintza hori goizeko 10etan hasi da, hain zuzen ere jendartean desadostasun zabala pizten duen egitasmo horren erakintza-lanak Eusko Jaurlaritzak hasi asmo dituen eremu batean metroaren aurkako topagunea paratu eta gosaria eskeini dugularik.