Txingudi Sahararekin Tadamum Elkartea.- Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioa elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 49 urte han bizi dira 165.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.
Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkartea.- Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak balorazio gazi-gozoa egin du Irungo Avenida Zubiaren Oroimen Demokratikoaren izendapenaz.
Abotsanitz.- "Nola aldatzen diren gauzak, kamarada" zioen Hertzainaken abesti batek. Herrian ere, nahiz eta batzuk desinformazio eta higadura kanpainaren barnean murgilduak egon, udala ezer ez egiten arl denaren irudikapena zabalduaz, ilusio eta itxaropenerako lehen ari printzak ikusten gabiltza. Eta oraingoan, badatorkigu, hirigintza aldetik, aldaketa irudikatuko duen adibide garbia, aurreko jokamolde zahar eta neoliberalekin apurtu eta Hondarribian Bizi Nahi izatea hurbilago izateko.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata, bidezkoak eta nahikoak Gutxieneko Pentsioa, Gutxieneko Soldataren parekoa.
Aldarrikapen hauekin, atzo, martxoak 11, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ohiko koordinazio-bileran erabaki zuen Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean manifestazio bana egitea, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak izatea bermatuko dieten soldata eta pentsio nahikoak eskatzeko.