Non:
Urdanibia Plaza-Mosku
Data:
Larunbata, Abuztua 8, 2015 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Antolatzen du :
Irungo Euskal Jira
Egun osoan zehar "Irungo Euskal Jira IX. Argazki Lehiaketa". Oinarriak HEMEN jaitsi ditzakezue.
- 09:00 : Txalaparta hiriko hainbat tokitan.
- 10:00-13:00 : Hainbat taldek musika eta dantza emanaldia eskainiko dute hiriko auzoetan barrena.
URDANIBIA PLAZAN :
- 10:30 : Artisau-lanak.
- 11:00 : Hainbat saio oholtzan: trikitixak, dantzariak eta abar.
- 11:15 : Taberna irekiko da. Txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
- 11:30 : Herri kirolak.
- 12:00 : Parte hartzen duten gurdien erakusketa (16:00ak arte).
- 12:30 : Bertsolariak.
- 13:00 : Dantzariak.
- 14:00 : Desfilean parte hartuko duten musika eta dantza taldeei eskainitako bazkaria Irungo Atsegina Elkartean.
- 17:00-21:30 : Taberna irekiko da. Sardinak, txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
- 18:00 : Euskal Jiraren desfilea Ibilbidea: Mendelu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru Kalea, Kale Nagusia, San Juan Plaza, San Martzial Kalea eta Urdanibia Plaza.
- 20:00 : Irungo eta Hondarribiko txistulariek “Irun Hiria” Musika Bandarekin batera emanaldi bat eskainiko dute, eta “Agur Jaunak” eta “Gernikako Arbola” joko dituzte.
- 20:30 : Kemen Dantza Taldearen eskutik ”Dantza Jira Erromeria”.
OHARRAK :
Jaietako Batzordea ez da erantzule izango Irungo Euskal Jirak dirauen bitartean gerta litezkeen istripuez.
Era berean, beretzat gordetzen du egitarau honetan edozein aldaketa egiteko eskubidea.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko