Monbar hotelean erail zirenei omenaldia

Non: 
Baionako Monbar ostatu parean
Data: 
Ostirala, Iraila 25, 2015 - 19:30

Irailaren 25an, 30 urte beteko dira, GALek, Baionako Monbar hotelaren kontra atentatua burutu zuela. Bertan, Jose Mari Etxaniz Maiztegi, Inaxio Asteasuinzarra Pagola, Agustin Irazustabarrena Urruzola eta Xabin Etxaide Ibarguren tiroz hil zituzten.

GALek eta errepresioak eragindako biktimak omentzeko eta Euskal Herrirako egia eta memoriak garrantzia duteako, omenaldi berezi bat eginen da Baionako Monbar ostatu parean irailaren 25ean, ostirala, arratsaldeko 7:30etan, ‘Egia bide, askatasuna amets’ lelopean.

Bestetik, aurten 40 urte betetzen dira, Francoren erregimenak, Txiki eta Otaegi eta beste hiru borrokalari antifaxistak fusilatu zituenetik. Euskal Herri mailan, beste omenaldi bat eginen da irailaren 27an, Zarautzen, ‘Egiari zor’-ek antolaturik.

Etiquetak: