Dokumentala: NOLA? Kabigorrin

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Apirila 14, 2016 - 19:30

SINOPSIA
Bere xarmak erakarrita, Fermin Muguruza The Big Easy-ra joan da disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans. Bertan, alde batetik, bere ibilbideko zortzi abesti moldatu ditu New Orleanseko doinuetara eta hiriko bi klasiko interpretatu ditu, eta bestetik, Nola? dokumentala zuzendu du (hango egoeraz, Katrinaren 10. urteurrenean). Treme-ko pasarte batekin paralelotasun ugari ditu: abestiak oso ondo integratuta daude, protagonistek kontatzen dutenarekin lotuta. Hala, musika narrazioaren pertsonaia bat gehiago bihurtzen da. Pelikularen ardatz nagusia George Ingmire da (WWOZko esataria, dokumentalista eta urakanak izan zuen eraginaren inguruko hainbat irratsaioren aurkezlea). Bere diskurtso kritiko eta ironikoarekin, diskoaren grabazioaren kontakizuna, gauzen egoeraren inguruko gogoetekin tartekatzen du.

FITXA TEKNIKOA
Nola? (2015)
Zuzendaritza: Fermin Muguruza
Ekoizpena: Talka Records
Argazkia: Daniel Gómez
Musika ekoizleak: Jonathan Freilich eta Mark Bingham
Muntaketa: Daniel Urdiales
Grabaketa: Preservation Hall eta the Living Room Studio
Iraupena: 65'
Herrialdea: Euskal Herria
Hizkuntza: Ingelesa euskarazko azpitituluekin

Etiquetak: