29an, Kasernarat taldearen azken kontzertua

Non: 
Hazia
Data: 
Ostirala, Urtarrila 29, 2016 - 21:00 -tik Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 20:55 -ra

Kasernarat taldeak bere ibilbidea amaituko du, urtarrilaren 29an, Irungo Hazia Kultur Elkartean. 21:00etan hasiko da kontzertua eta sarrera doan izango da.

Irun eta Oreretako folk-rock hirukoak 2011an hasitako ibilbideari helmuga jarriko dio 2016. urteko urtarrilaren 29an. Euskal Herrian nahiz atzerrian (Galizia, Kataluinia, Italia...) aritutako taldeak bi disko plazaratu ditu urteotan: 2012. urtean argitaratutako "Kasernarat" eta 2015. urtean ateratako "Okerreko bidetik", baita "Inoiz izan ginena" (2014) eta "Uhinetan gaude" (2015) singleak, besteak beste. Era berean, hainbat lehiaketatan saritua izan da, bere formatuaren sinpletasuna oztopo baino, maiz, laguntza izan zaiolarik taldeari.

Taldekideak:
 · Eneritz Dueso (Eneritz Furyak) – Ahotsa, gitarra, trikitixa (2011-2016)
 · Mikel A Pedreño – Baxua (2011-2016)
 · Ion – Bateria (2014-2016)
 · Ander del Sol – Bateria (2011-2014)
 · Mono – Bateria (2015eko hainbat kontzertu).

Etiquetak: