Hitzaldia: "BEHAR GABEKO PROIEKTU ERRALDOI ETA INPOSATUEN KONTRAKO MOBILIZAZIOAK"

Non: 
Koldo Mitxelena
Data: 
Asteartea, Uztaila 19, 2016 - 19:00 -tik Asteazkena, Uztaila 20, 2016 - 18:55 -ra

Donostian metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolaturik, Alemaniako STUTTGART XXI mugimenduko kideek hitzaldia emango dute uztailak 19 asteartean, arratsaldeko 7etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean.

Stuttgart XXI mugimenduko kideak Euskal Herrira etorri dira egunotan, hain zuzen ere Baionan uztailak 15-17 asteburuan egin den “Behar gabeko proiektu Erraldoi eta Inposatuen aurkako Foroa”n (GPII) parte hartzeko (GPII Foroa informazioa: www.forum-gpii.com).

Hori dela eta, Koldo Mitxelenan egingo duten hitzaldian, Stuttgart hirian tren-geltoki nagusia luperatzeko egitasmo erraldoia gelditzeko –kasu honetan hirian zehar AHTren “pasante” bat egiteko proiektuari dago lotuta geltoki zentrala lurperatzeko egitasmoa—herritarrek egin dituzten mobilizazio eta ekimenen berri emango digute (Stuttgart XXI informazioa: www.Kopfbahnof-21.de).

Etiquetak: