Euskal Herriko ekonomia feministako eskolatxoen sistematizazioaren aurkezpena

Non: 
Irun Factory. José Antonio Loidi Bizcarrondo, 8 - bajo - Irun
Data: 
Ostirala, Iraila 23, 2016 - 19:30
Antolatzen du : 
Bozak

image005.jpg“Bidean eman beharreko urratsak” Mundubat Fundazioak Basauriko Emakumeen Etxean eta Donostiako Emakumeen Etxean egindako Euskal Herriko Ekonomia Feministako Eskolatxoen esperientzien sistematizazioa da.
 

Era guztietako ahotsak, begiradak eta historiak dituzten emakume anitzek narrazio bateratu, polisemiko eta polifonikoa birsortzen dute. Bertako abiapuntua eta helmuga taldean politizatzen den emakumeen bizi-egoera da, zenbait dimentsio egunerokotasunean hautsi, berriro adierazi eta berrasmatu nahian.
 
Testuaren beraren eraketak, eratorpenek eta berrirakurketek asaldurari eutsi nahi diote. Jarduera kritiko bezain desegoki hori egindako bideari buruzko hausnarketaren ondorioa da, baita taldean eratu nahi ditugun etorkizun horietako subjektu aktibo eta artisau moduan lotzen gaituen zubia ere.

Etiquetak: