Datorren ekintzak

Irungo biztanleria aktiboaren %15a lanik gabe aurkitzen da

Jakitera eman dituzten datuen arabera irailan 5.069 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 101 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 48 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 4.293 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %15 hain zuzen. Iazko abuztuko hilabetearekin konparatua 358 langabe gutxiago daude orain Irunen.

2016-10-26 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorrian PSOEren egoera, kontrabandoa eta munduko hizkuntzen egoera izan dugu hizpide. Jarraian eguneko elkarrizketa nagusian Iune izan dugu gurean, berak Hackmeeting-aren inguruan mintzatu zaigu, Zer da? Non egingo dute? Azken txanpan Iragorrik Catalunya-ren egoeraz mintzatu zaigu.

Bidaliko ditugun eguna ospatuko dugu!

Beste behin ere, amorrua berdez margotu da Euskal Herrian. Gatazka politikoaren errealitate gordinak patrol eta gizon armatuen aurpegia hartu du. Altsasuko herria eta bereziki bertako gazteria duela asteetatik jo puntuan egon da. Gaur muntaia polizial eta mediatikoak jarri du bere domina. Atxiloketak, albistegietako titularrak eta garailearen titulua.