Datorren ekintzak

Puntuz puntu programa egiten FEMINISMOA

2015-03-04 19.42.49Atzo asteazkena, martxoak 4, Irungo Oiasso museoan Feminismoa gaitzat hartuta hitzaldi - solasaldia burutu zen EH BILDUk antolatuta. Ekimen hau datozen maiatzean ospatuko diren Foru eta Udal hauteskundeei begira, Gipuzkoako EH BILDUren programa puntuz puntu osatzeko jardunaldien barnean kokaturik dago.

2 orduko lan saioa izan zen eta bertan Laura Gomez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria eta Idoia Ormazabal, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea EH BILDUren aldetik egon ziren aurkezpena eta azalpena egiteko.

2 porrot eta garaipen bat Hondarribia-Marlaxka Xake kluba taldeentzat 10. jardunaldian

Asteburuan 2015eko hamargarren jardunaldia jokatu zen lehian dirauten Hondarribiko hiru taldeen parte hartzearekin eta bi porrot (preferentean eta 2. mailako mantentze play offean) eta gaipen garrantzitsu bat (lehenengo mailan) lortu zuten.