Bidasoa Kaleratzei STOP.- Ostiral arratsaldean , bere ohizko etxebizitza galtzeko arriskuagatik pertsona batek bere buruaz beste egin duela salatzeko bildu ginen hor beste behin, Doneztebeko bizilagun den Manuel Regueraren heriotzaren inguruan dauden egoerak alde batera utzita; argi dagoena zera da: kalean gelditzearen beldurra izan da eragilea.
ETXEBIZITZA DUIN BAT IZATEKO ESKUBIDEA oinarrizko eskubidea, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean, Konstituzioan eta edozein herri garaturen eskubideei buruzko oinarrizko araudietan onartutakoa. Pertsona batek lanpostua galtzen duenean, drama bat sortzen da; baina etxe bat badu, bere burua non babestu izango du; baina bere etxea galtzen badu, bizitza galtzen du.
Irunen, abenduan 47 langabe gutxiago izan arren, iazko abendutik aurtengora 509 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 5229 irundar daude Lanbide zerrendetan.
Hondarribian, azken hilabetean 14 pertsona gelditu dira lanik gabe, iazko abenduko hilabetearekin konparatua 110 gehiago eta 958 langabe daude orain.
Irungo Herri Bilguneak urtebeteko ibilbidea egin du, eta, arrazoi horregatik, batzar irekia antolatu dute, joan den urtearen balantzea egiteko, eta heldu den urte honetarako erronkei buruz aritzeko.
Batzarra Otsailak 15, ostirala, 19:30tan,Irungo Mendizaleak-en Sala Zokuetan (Larretxipi kalea, 13) izango da.
Egun on denoi:
Gaurkoan, hemen bildutakook datozen egunetan hasiko den KORRIKA 18 ren berri eman nahi dizuegu.
Jada jakingo duzuen bezala, aurtengoan EMAN EUSKARA ELKARRI da leloa.
Euskara da, izatez, euskal herritarrok ELKARREKIN bizitzeko aukeratu nahi dugun hizkuntza. ELKARRI hitz egiteko hizkuntza. ELKAR entzuteko eta ulertzeko.