MARMOKA Amua live
- Gehiago irakurriMARMOKA Amua live -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
EH Bildu Irun.- Jakin badakigu, ostalaritza eta merkataritza txikiaren egoera COVID19a baino lehen gainbeheran zegoela, baina zalantzarik gabe, pandemiaren agerrerak sektorearen krisia areagotu du. Ez dugu ahaztu behar martxoan taberna guztiek eta denda askok itxi behar izan zutela eta fase ezberdinetan hainbat neurri murriztaile jasan behar izan dituztela.
Irungo Harrera Sarea.- IHSk jatorri desberdinetako pertsonei egin die harrera udan; gehienak, Ginea Conakry, Mali eta Boli Kostakoak, eta gutxi batzuk, Kamerun, Senegal eta Nigerrekoak, besteak beste. Profil ugariena bakarrik zetozen gizon gazteena izan da, baina baita bakarrik edo haur txikiekin zetozen emakumeena ere. Gehienak Kanarietatik etorriak izan dira, ikusten denez Afrikako migrazio-bideak aldatuz doaz Espainiak eta Marokok zirkulazio askatasuna oztopatzeko egiten duten presio militarraren arabera.
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Urtero bezala, 1936ko abuztuan Pikoketan hil zirenen aldeko omenaldia egin zen. Hainbat elkarte eta talde politikok hartu zuten parte. Amaitzeko, lore-eskaintza bat egin zen monolitoan Eusko Gudariak, Riegoren Ereserkia, la Internacional obren doinuen akonpainamenduarekin.