Abotsanitz Udal Taldea.- Abotsanitz Udal Taldeak hiru mozio aurkeztu ditu osteguneko osoko bilkurari begira. Mozio horietako bat, Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko proiektuari buruzkoa da. Osasun Sailak abiatu nahi duen plangintzaren arabera, bloke kirurgikoa berritzeko obrak dirauten bitartean (bi urte inguru) ospitaleko lau kirofanoak itxi egingo lituzkete, eta Bidasoko eta Bortzirietako biztanleen ebakuntzak Donostian egin beharko lirateke.
Irungo Harrera Sarea.- Dolu eta salaketa elkarretaratzea deitu dugu gaur 12:30etarako San Juan Plazan, Irungo udaletxearen aurrean. Ipar Euskal Herriko kolektiboekin batera, azaroaren 22an, astelehena, 19:00an, giza kate bat egingo dugu, kandelekin eta argiekin, mugaren biktimen eta Europako migrazio politikeen omenez Santiago Zubian bat egingo duten Bidasoaren bi ertzetatik abiatuta.