Datorren ekintzak

Aberri eguna 2020

Euskal Herria Batera Aberri Eguna 2020Sortu Irun.- Igandeko Aberri Egunari begira, Euskal Herria Baterak egindako deialdiarekin bat egin du Sortuk. Hala, balkoi eta leihoetan ikurriña eta Nafarroako bandera jartzeko deialdia zabaldu, mosaiko erraldoia osatzeko argazkiak atera eta Aberri Eguneko ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Atxikitako dokumentuetan duzue Aberri Egunerako egitaraua.

Salbuespen legediarekin amaitu eta euskal presoak etxeratzeko prozesua martxan jarri beharra dago

Iruñeko espetxe aurrean egindako elkarretaratzea. Iñigo Uriz / FokuELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU.- Zenbait hurbilketa eta gradu aldaketa eman badira ere, azken asteotako gertakariek erakusten dute euskal presoen gaineko salbuespenezko espetxe politikak indarrean jarraitzen duela.

Badira 9 egun Patxi Ruizek gose eta egarri greba hasi zuenetik, espetxeko funtzionario baten aldetik jasotako mehatxuen ondotik. Egoera muturrekoa da eta Espainiako Gobernuari exijitzen diogu berehala konponbidea bideratu dezan.

Iratxe Sorzabalen kontrako laugarren euroagindu eskaerari buruzko erabakia, irailaren 16an

naiz.eus - Iratxe Sorzabal preso irundarraren kontra espainiar Justiziak galdegindako laugarren euroaginduaren azterketa bi aldiz gibelatua izan zen. Otsailaren 19an egin behar zen auzia martxoaren 25era atzeratu egin zuten, baina pandemiaren ondorioz bigarren data hori ere bertan behera gelditu zen.