Datorren ekintzak

Larunbatean Hondarribiko senegaldarrek euren aberri eguna ospatuko dute

Senegaldarrek apirilaren 4ean euren herriaren askatasun eguna ospatzen dute, euren Aberri Eguna.

Asteguna zenez, ezin izan zuten egunean bertan ospatu behar bezala halako egun garrantzitsua, eta hil honen 16ean, datorren larunbatean ospatuko dute jai-giroan gure bizilagun senegaldarrak.

Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, arrantzarekin eta inguruko jarduerekin lotutako enpresen sorrera edo egonkortzea sustatzeko ekimen berria

Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, arrantzarekin eta inguruko jarduerekin lotutako enpresen sorrera edo egonkortzea sustatzeko plana martxan jarri du Bidasoa Bizirik-ek.

Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek Donostiako udal-plenoan

MetroDonostiUdalaProtesta01.jpgHamarnaka  bizilagun bildu dira gaur goizean Donostiako Udal-Plenoan hirian Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikatzeko. Bizilagunek “METROA GELDITU, HERRIARI GALDETU!  PARALIZACIÓN – Consulta Popular” zioten kartelak “STOP METROARI” leloa daramaten banderolak zabaldu dituzte Plenoko aretoan (ARGAZKIAK BIDALTZEN DIZKIZUEGU).
Protesta isil hori bi aldiz errepikatu dute bizilagunek, goizeko 10’20etan eta 12’15etan, Donostiako Metroaren igarobidea edo pasantea gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko aldarrikapenak Udal-Plenora eramateko, hain zuzen ere  Udalbatzaren Osoko Bilkuran metroaren gaiari buruz bi mozio eztabaidatu direnean.