Datorren ekintzak

Txanpi Harokarene etxean !!

Data: 
Ostirala, Abuztua 4, 2017 - 20:30
Non: 
Peña kalea (Mosku)

Espetxealdia eta kanporatze agindua atzean utzita, berriz izango dugu Txanpi gure artean, Irunen, etxean ....

Merezi duen harrera eta ongi etorria datorren ostiralean, Abuztuaren 4ean, emango diote:

 - 20:30ean harrera ekitaldia Peña kalean (Moskun)

 - 21:30ean ongi etorri afaria Hazian (Afarirako txartelak Hazian daude 15€tan abuztuaren 2ra arte)

Larunbatean Cró! eta diola taldeen kontzertua Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Uztaila 29, 2017 - 21:00 -tik Igandea, Uztaila 30, 2017 - 20:55 -ra
Non: 
Lakaxita

Uztailak 29 lasrunbata 21.00tatik aurrera, LAKAXITAKO MUSIKA ESZENA prest!

Bi luxuzko talde edukiko ditugu bertan. Cró! lehena, musika instrumentala eta inprobisazioa lantzen duen talde etiketaezina.
http://www.spacecro.com/

Batelero eguna

Data: 
Larunbata, Uztaila 29, 2017 - 10:00 -tik Astelehena, Uztaila 31, 2017 - 18:30 -ra
Non: 
Hondarribiko kirol kaia

Uztailak 29 Larunbata
 - 10:00-tatik 1300-tara Itsas topaketan parte hartuko duten ontzien arrera.
 - 14:00-tatik 16:00-tara Bazkaria (norberak etxetik ekarritako janariak partekatuko ditugu denon artean.)
 - 16:00-tatik 16:30-tara Patroien bilera.
 - 16:30-tatik 20:00-etara Nabigazio Librea
 - 21:00 Afaria