Datorren ekintzak

Gaur Bechdel Zinema klubaren proiekzio berria: Grandma

Data: 
Ostirala, Maiatza 5, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Maiatza 6, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
CBA , Irungo Liburutegia
Antolatzen du : 
Cine club Bechdel

cartelBechdel Zine Kluba bueltan da!!. Ostiral honetan Peter Weitzen 'Grandma' filma proiektatuko dugu, familia bereko emakumezko hiru generazio desberdinen erretratua eta amatasunarekiko harremana islatzen duen pelikula. Dibertigarria, sakona eta interesgarria da. Ez galdu!

Ostegun honetan maiatzeko Kabigorriko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Maiatza 4, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Ostegun honetan izango da ikasturteko azken-aurreko bertso-gaua. Bertan Andoni Zelaia, Juan Mari Lopez, Manolo Arozena eta Iñaki Zelaia bertsolariak kantuan aditzeko aukera edukiko dugu. Lau bertsolariei gaiak jartzen eta saio aurkezten, aldiz, Urko Casado ariko da, Txingudiko bertso-eskolako kide astigartarra. Bat-bateko saio aurreko bertso-jarriak Egoitz Zelaiaren eskutik helduko zaizkigu.

19:30etatik aurrera izango da saioa.

Mintegia: Lanbide Heziketa Bidasoaldean

Data: 
Asteazkena, Maiatza 3, 2017 - 16:00 -tik Osteguna, Maiatza 4, 2017 - 15:55 -ra
Non: 
El Espazion, Irungo Anaka 27 kalean

Eguna: Maiatzaren 3an.

Arratsaldeko ordutegia, 16:00 etatik 19:00 etara

Tokia: El Espazion, Irungo Anaka 27 kalean.

Mintegi honetan eskualdean lanbide heziketaz dagoen informazio guztiaren berri izan dezakezu, eta zalantza guztiak argitzeko aukera, prestakuntza hori ematen duten zentroetako profesionalekin. Lan egiteko aukerei buruzko informazioa ere eman ahalko dizute.

Maiataren lehena irekia

Data: 
Astelehena, Maiatza 1, 2017 - 10:00 -tik Asteartea, Maiatza 2, 2017 - 09:55 -ra
Non: 
Orereta eta Donostia

MaiatzaLehena17MAIATZAK 1 dela-eta, ESK, CGT, CNT, STEILAS eta CoBas sindikatuek, Grupo Oarso Taldearekin batera, Errenteriatik Donostiarako ohiko ibilaldia egingo dugu. Errenteriako Gamon Zumardiatik abiatuko gara 10:00etan.

Aipaturiko sindikatuok manifestaldi baterako deialdi bat plazaratuko dugu; manifestaldia, Donostiako Bulebarretik, 12:30tan, abiatuko da.