Bidasoaldean eta Jaizubiako golf-zelaien ondoan, harizti erakargarri eta ezezagun bat dago; zelaiko zuloen artetik iragaten da, eta Jaizubiako padurara garamatza. Harizti heldua da, eta oso ondo kontserbatuta dago. Jaizkibeletik jaisten diren errekak eta zuhaitz altuak ditu, eta baita ereinotzez, zumeez, ezpel-zuhaixkez eta udaberrian kolore ugari eskaintzen dituzten loreez osatutako oihanpea ere.
Datorren Martxoaren 25ean gaueko 20:00tatik goizeko 03:30 bitarte Bidasoako Ernaiko kideok MUARA gazte taberna bilakatuko dugu. Bertan musika ona eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izateaz gain GAZTE AKELARREA ekimenerako BONOAK lortzeko aukera izango duzue. Gerturatu eta pasa dezagun gau eder bat dantzan!! SORGIN GAUA BADATOR!!!
Datorren martxoak 25ean Su Txikian elkarteak antolatutako bazkari feministara gonbidaturik zaudetela helarazi nahi dizuegu.
Batzuk gure berri izango duzue baina ezagutzen ez gaituzuenentzat Su Txikian elkartea Bidasoaldeko emakume anitzez osatutako elkarte feminista da. Urtebete daramagu Bidasoaldeko Emakumeen Etxea sortzeko borrokan.